Konponduta eta zabalik dago ur parkea, txikienen gozamenerako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 17a, 10:05
Aramaioko ur parkea.

Eskolakoek hala eskatuta, gaur ordutegi berezia izango du ur parkeak: 10:00etatik 19:30era.

Konpondu dute dagoeneko ur parkea eta erabilgarri dago. Beroari aurre egiteko aukera bat gehiago izango dute txiki eta gaztetxoek egunotan. Ur parkearen ordutegia izango da:

  • Eskola egunetan: 16:30etik 19:30era.
  • Eskolarik ez dagoen egunetan: 11:00etatik 19:30era.

Gaur, ordutegi berezia

Eskolako arduradunek hala eskatuta, gaur ordutegi berezia izango du ur parkeak: 10:00etatik 19:30era. Horrez gain, astelehenean eta martitzenean, hilaren 20an eta 21ean, 14:00etatik 19:30era egongo da zabalik parkea. Hori horrela da eskolan goizez bakarrik izango dituztelako klaseak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak