'Aita Mari'ren aldeko olatu solidarioarekin hasi du festa Aramaixo Herri Eskolak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko ekainaren 11

Aramaixo Herri Eskola ikasturte amaierako jaia ari da ospatzen. Goizeko 10:30ean lehertu da festa eskolatik plazaraino egin duten 'Aita Mari' itsasontziaren aldeko olatu solidarioarekin. Ondoren, buruhandi eta erraldoiekin nahiz trikitilariekin itzuli dira eskolara, era guztietako jolasetan parte hartzeko. Jangelan bazkalduko dute, eta arratsaldean, bingoa eta euskal jolasak izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak