Sei bikote lehiatuko dira Aramaioko pilota txapelketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 10a, 11:20

Artxiboko irudia.

Gaur hasiko dute txapelketa, 18:00etan.

Gaur hasiko dute Aramaioko pilota txapelketa. Hamabi pilotarik eman dute izena; bikoteka jokatuko dute.

Bi multzo egin dituzte: A multzoan, Endika-Ander, Edorta-Mikel, Kuku-Jon Ander bikoteak lehiatuko dira; eta B multzoan Beñat-Asier, Julen-Sarabia eta Mikel-Markel. Txapelketan izena eman duten hamabi pilotari horietatik hiru federatutakoak dira.

Txapelketa ligaxka eran jokatuko dute, gaur hasita. 18:00etan izango dira partiduak, frontoian, barikuetan –ezin denean, zapatu goizetan jokatuko dute–. Multzo bakoitzeko bikoteek ligaxka eran jokatuko dute elkarren aurka. Finalak San Martin jaietan jokatuko dituzte. Hala, jaietan, uztailaren 2an, izango da finala. Multzo bakoitzeko lehenengo bikoteak jokatuko du txapelketako finala. Horrez gain, egun horretan, hirugarren eta laugarren postuak ere erabakiko dituzte: multzo bakoitzeko bigarren sailkatuak jokatuko du hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak