Gorbeialdeko Mintza Eguna ospatuko dute ekainaren 18an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 12a, 12:00
Gurasolagun taldea irteera batean.

10:30ean elkartuko dira Izarrako plazan.

Gorbeialdeko Mintzalagunen eta Gurasolegunen topagune izango da Izarra ekainaren 18an. Euskara ardatz hartuta egun osoko jaia antolatu dute Gorbeialdeko Mintza Eguna ospatzeko.

Askotariko planak

10:30ean, plazan elkartuko dira eta bi plan izango dituzte aukeran: Gurasolagunek antolatuta jolasak edo Goiuriko ur-jauzira ibilaldia. 12:30ean, dantza erakustaldia izango dute Haize, Arantzabelako, Orbela eta Triskari dantza taldeen eskutik. Dantzak amaitutakoan, mintza-poteoa egingo dute herrian zehar. 15:00etan, herri bazkaria egingo dute; eguraldi ona bada Ostuñon eta txarra bada frontoian. Parte hartu gura duenak izena eman beharko du ekainaren 13a baino lehen, horretarako prestatu duten galdetegia beteta. Bazkariaren prezioa izango da 15 euro nagusiendako eta 10 euro 12 urtetik beherakoendako. Bazkalostean, kantu-saioa izango dute Joxe Mendizabalekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak