Gorbeialdeko Kuadrillako musika topaketa egingo dute domekan Ondategin. 10:30ean hasiko dute eguna, aurkezpenarekin, eta ondoren, egun osoko jaia izango dute. Aramaioko Musika Eskolak jaialdian parte hartuko du. Bi emanaldi egingo dituzte: 11:00etan eta 13:30ean. 16:00etan amaituko dira ekitaldiak Ondategin.