Aramaixo Herri Eskolako irudi berria duten kamisetak atera dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 7a, 09:54

Diseinu berria duen kamiseta urdina. Argazkia: Guraso Elkartea.

Kamiseta berriak salgai daude: eskaera egiteko aukera egongo da 10 euroren truke. Edurne Kortabarriak egin du kamisetaren diseinua.

Aramaixo Herri Eskolak izen eta logotipo berria dauka. Hori horrela, irudi berria duten kamisetak atera ditu Guraso Elkarteak. Kamisetak bertatik bertara ikusi eta probatzeko aukera egongo da eguenean, eta zapatuan.

  • Ekainaren 9an, 16:00etatik 18:00etara parkean.
  • Ekainaren 11n, eskolako jaiaren egunean.

Kamiseten eskaera egiten den momentuan egin beharko da ordainketa: 10 euro.

Diseinua eta koloreak

Edurne Kortabarria ilustratzaileak egin du kamisetaren diseinua. Bi koloretan aterako dituzte: kamisetak urdinak eta grisak, eta bi eratakoak: mahuka motzekoak eta tirantedunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak