Etxe atariak eta leiho eta balkoiak lorez apaintzeko garaia iritsi da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 3a, 11:59

Iaz, balkoi dotoreenaren saria lortu zuena.

Aramaio loratzen lehiaketan parte hartzeko ekainaren 17rako eman beharko da izena udaletxean.

Aramaioko Udalak bigarren aldiz antolatu du herria txukun eta polit izateko lehiaketa. Aramaio Loratzen lehiaketak etxe-atari, balkoi eta leiho txukunenak sarituko ditu. Parte hartu nahi duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera: izena emateko azkeneko eguna ekainaren 17a izango da. Udaletxean eman behar da izena, hara joanda edo telefonoz deituta: 945 44 50 16. Izen-abizenak eta ataria, leihoa edo balkoia identifikatzeko helbidea eman beharko dira –astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara–.

Balorazio irizpideak

Balkoiak edo leihoak apainduta eduki beharko dira, gutxienez, ekainaren 24ra arte. Sariak ematerakoan kontuan izango dute: originaltasuna, kalitatea, loreen iraunkortasuna, harmonia eta diseinua eta erabilitako materiala.

Sariak izango dira: leiho eta balkoien kategorian, 200 euro; etxe-atarien kategorian, 200 euro; eta parte hartzaileen artean zozketa bidez, 50 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak