Santi Kurtz eguna ospatuko dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 3a, 11:47

Artxibo irudia.

Etzi, domeka, egingo dute ospakizuna: meza esango dute 12:00etan, eta ondoren jatekoa eta edatekoa izango dute txabolan.

Etzi, ekainaren 5ean, Santi Kurtz eguna ospatuko dute. Aspaldiko ohitura da Aramaion, eta ekaineko lehen domekako urteroko hitzordua izaten da aramaioarrendako. Arriola eta Arexola auzoetako bizilagunek antolatzen dute herri guztiarendako. 12:00etan izango dute eguneko hitzordu nagusia: meza esango dute Orixol mendirako gailurrerako bidean dagoen Santi Kurtz ermitan. 

Ondoren, ermitatik 200 bat metrora dagoen txabolan jatekoa eta edatekoa izango dute. Salda beroa eta txorizoa jarriko dute auzotarrek, bestek beste, hara joango diren auzotarrendako eta mendizaleendako. Izan ere, eguraldi onarekin, mendizaleak ere batzen dira Santi Kurtz eguneko ospakizunera. Gainera, herrik trikitilariek girotuko dute domekako ospakizuna, trikiti doinuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak