Kiroldegia handitzeko eta berritzeko kontratazio publikoa zabaldu du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 3a, 11:35

Maiatzeko ohiko osoko bilkura.

Kontratuaren aurrekontua 470.183,65 eurokoa izatea onartu dute.

Maiatzeko ohiko osoko bilkuran onartu zuten, aho batez, kiroldegia berritzeko eta handitzeko braren exekuzioa kontratatzeko espedienteari hasiera ematea eta onartzea. Kontratuaren aurrekontua, BEZa barne, 470.183,65 eurokoa izatea onartu dute.

Zer egingo duten

Kiroldegia eraberritzeko eta handitzeko proiektua 2021eko iraileko osoko bilkuran onartu zuten. Azkenaldian materialek izan duten igoera handia dela eta, aurrekontua moldatu egin behar izan dute; hala, aurrekontua handitu egin dute, kontratazio lehiaketara norbait aurkez dadin.

Bi lan egingo dituzte: kiroldegiaren teilatua berritu egingo dute, egun dituen itogin arazoak konpontzeko. Izan ere, kiroldegia 80ko hamarkadakoa da eta ordutik ez dute teilatuan lanik egin. Bestalde, kanpoko frontoia estali egingo dute. "Estalkia jarriko zaio. Alboetatik zabalik egongo da, baina teilatua izango du", azaldu du Oier Ezkerra aparejadoreak. Egurrezko egitura izango du, eta txapazko teilatua. Modu horretan, eguraldi txarrarekin ere kanpoko frontoia erabilgarri egongo da, bai pilotan egin nahi dutenendako eta baita bertan jolasean ibili nahi duten gaztetxoendako ere.

Eguzki plakak

Kiroldegian egin beharreko beste lan bat eguzki plakak jartzea izango da. "Hori gerora eginbeharreko lana da, ez dago kontratazio honetan sartuta", azaldu du Ezkerrak. Proiektua egiten dabiltzala gehitu du. Asmoa da kiroldegiko teilatuan eguzki plakak jartzea, horien bitartez lortutako energia berriztagarriekin herriko eraikin publikoak hornitzeko.

Plataforma digitala

Kontratazio plataforma maiatzaren 27an argitaratu zen; eta proposamenak bitarteko elektronikoz aurkeztu beharko dira ekainaren 16ra arte, 14:00ak baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak