Aramaioko III. Kopla txapelketa egingo dute ekainaren 17an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 2a, 12:38

II Kopla txapelketa Xabat Illarregik irabazi zuen, 2019an.

Bi finalerdi jokatuko dituzte arratsaldean, eta Dukiena jatetxean egingo duten afariaren ondoren jokatuko dute finala. Izena eman behar da ekainaren 10a baino lehen.

Aramaioko III. Kopla txapelketa jokatuko dute ekainaren 17an. 14 bertsolarik parte hartuko dute. Bi taldetan banatuta jokatuko dituzte finalerdiak: 18:30ean parkean eta 19:30ean plazan.

Finala Dukiena jatetxean izango da

21:00etan afaria egingo dute Dukiena jatetxean eta ondoren Kopla txapelketako finala jokatuko dute. Parte hartu nahi duenak ekainaren 10erako eman behar du izena 688 62 70 89 telefono zenbakian. 25 euro izango da afaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak