Bihar, maiatzaren 28an, Gorbeialdeko dantzarien topaketa egingo dute Izarran. Han izango dira Aramaioko Lagun Artean dantza taldeko kideak. Jaialdia 17:30ean hasiko da eta hainbat dantza egingo dituzte. Lagun Artean dantza taldeko kideek zinta dantza egingo dute, besteak beste.