Andra Mari ermitaren kanpoaldean, ohi moduan, musika emanaldiak izan ziren atzo, Eguzkierripa jaialdiaren baitan. Broken Legacy, Bordan Bizio, Balarrasa, Saia Goait, The Clayton eta Lukien taldeak aritu ziren. Eguzkierripareen XIII. edizioak aldaketak izan ditu eta egun batetik bira zabaldu dute egitaraua. Atzokoaz gain, egubakoitzean ere gozatu ahal izan zuten Hip-hop, rap eta trap doinuekin. Bizente Goikoetxea plazan izan ziren kontzertu horiek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.