Gaur hasiko dituzte goiko taberna inguruko irisgarritasun lanak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 19a, 11:38
Nardeaga eta Pedro Ignazio kaleen arteko bidegurutzea.

Nardeaga eta Pedo Ignazio Barrutia kaleen arteko bidegurutzean egingo dituzte lanak. Hilabete inguru iraungo dute.

Promociones y Pavimentaciones Balgorza enpresari esleitu dizkiote lanak, 74.755,92 euroko aurrekontuarekin. Gaur dira hastekoak hilabete inguru iraungo duten lanak. Helburua da Nardeaga eta Pedro Ignazio Barrutia kaleen arteko elkargunea guztiz irisgarri egitea.

Egingo dituzten lanak

Besteak beste, ondorengo lanak egingo dituzte: oinezkoentzako pasabideen eremuetan dauden espaloien egungo beheratzeak aldatuko dituzte; ondoren, beheratutako pasabide horiek espaloiaren kota berean jarriko dira, espaloia eta galtzada mugatzen dituen egungo zintarria kendu egingo da; azkenik, aurreikusitako euri-urak biltzeko saretak egingo dira. Lanak egiteko espaloiaren eta galtzadaren zati bat hartuko dute; baina une oro egongo da oinezkoendako eta autoendako pasabidea. Urak biltzeko ubidea ere egingo dute.

Amaitzeko, kalea asfaltatuko dute eta dagokion bide-seinaleztapena egingo dute. Hori egiteko, egun batzuetan kalea autoendako itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak