Kartelgintza tailerra egingo du Edurne Kortabarriak maiatzaren 23an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 18a, 09:27
Edurne Kortabarria ilustratzailea.

Jaietako kartelak egiteko argibideak emango ditu, besteak beste. Bi txanda egingo ditu: 17:00etan eta 18:00etan.

Edurne Kortabarria ilustratzaile aramaioarrak kartelgintza tailerra egingo du maiatzaren 23an, kultura etxean. Jaietako kartel lehiaketa antolatu du Udalak; bada, lehiaketan parte hartu nahi dutenendako egokia izango da tailerra, besteak beste kartelak egiteko hainbat argibide emango dituelako.

Bi txanda

Bi saioa egingo ditu: 17:00etan, haurrendako –6-15 urte bitartekoak–; eta, 18:00etan, helduendako.

Izena ematea ezinbestekoa izango da

Izena emateko mezua bidali beharko da itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera maiatzaren 20a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak