Aramaioko saioaren ostean, definituak geratu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak

Uxue Igarza Loiola 2022ko maiatzaren 15a

Unai Arandak irabazi zuen atzo Aramaion jokatutako final laurdena. Hala, Arandak, Andere Arriolabengoa aramaioarrak, Oihane Pereak, Felipe Zelaietak, Manuel Bendalak eta Asier Rubiok jokatuko dituzte finalerdiak. Aramaioko saioko aurkezlea Aintzane Irazusta Arzallus izan zen eta Fernando Sopelana, Patxi Aizpurua eta Aitor Jimenez izan ziren epaimahaikideak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak