48 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan eta horiek zuzentzeko Itziar Blazquez, Ainhoa Bikuña eta Irene Txurrukaren laguntza izan dute Txirritolakoek.
Sarituak
- Anboto taldea, Karramarroaren sekretua ipuinarekin
- Orixol taldea Estralurtarrak gorriak ikusiko ditu ipuinarekin
- 3. mailan Haizea Kortabarriaren Maddi Shitanekin oporretan ipuinak jaso du lehenengo saria eta Ur Agirreren Borroka Korapilotsua ipuinak bigarrena.
- 4. mailako sariei dagokienez, Laia erle txikia izan da lehen sariaren irabazlea, Maia Armendarizek idatzia; eta Parte hartu ipuinak aldiz bigarren saria lortu du, Lide Abarrategik idatzitakoa.
- 5. mailakoen artean onena Munstro urdinaren istorioa izan da, June Nafarraterena, eta bigarrena Koronabirusaren bakuna, Haitz Torrez-ena.
- 6. mailako Ahaztu ezinezko abuztua izan da irabazlea, Izaro Ezpeletak idatzia, eta Manex Astolaren Saiatu eta lortu izan da bigarrena.
- Nerabeek idatzitakoen artean Ilargi Bengoaren Gazte baten paranoiak irabazi du eta helduen ipuinen artean onena 3ber3 izan da, Maitane Gomez de Segurak idatzia. Banoa eurekin izan da bigarren saritua, Ana Arriolabengoak idatzitakoa.