Txirritola euskara elkarteak antolatzen duen ipuin lehiaketaren sariak gaur banatuko dituzte, 18:00etan, kultura etxeko aretoan.
48 lan aurkeztu dituzte
Euskara elkarteko kideek azaldu dute guztira 48 lan aurkeztu dituztela, ipuin eta mikroipunen artean: horietatik 44 umeen kategorian; bi mikroipuin, nerabeen kategorian; eta, beste bi mikroipuin, helduenean.
Lehiaketako epaimahaia osatu dute hiru herritarrek. "Euren iritziz maila oneko lanak aurkeztu dira, mimo handiz idatzitakoak", azaldu dute euskara elkarteko kideek.
Ohiko formatura buelta
Gaurko sari banaketa ekitaldia ohiko formatuan izango da, azken bi urteetako etenaldiaren ondoren.