Araba Bizirik! lurra defendatuko dugu plataformak deitu du manifestazioa, eta Arabako Mendiak Aske taldeak bat egin du deialdiarekin.
Tapia legea deritzonaren aurkako manifestazioa izango da. "Lege horren arabera, Goi-mailako Interes Publikoko Proiektuak izeneko figura sartu da; eta Tapia II legearen arabera, oraindik Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari dena, figura hori Goi-mailako Intereseko Proiektu pribatuetarako sartu nahi da", azaldu dute Arabako Mendiak Aske! taldeko kideek ohar bidez.
Hori horrela, maiatzaren 14an, zapatua, Gasteizko Bilbo plazatik 19:00etan irtengo den manifestazioarekin bat egingo dute, eta herritarrak animatu nahi dituzte manifestazioan parte hartzera.