Gaurko menuan, patatak malbarekin eta arroza asunarekin

Mireia Bikuña 2022ko mai. 8a, 17:18
Basalandare jangarriak kozinatzen, Azkoagan.

Horiek, dira besteak beste, Azkoaga auzoan batu dituzten basalandare jangarriak. Ezagutu, batu, kozinatu eta jan egin dituzte, Clara Gutierrezen laguntzarekin, eta Lorabarri Astearen baitan. Hogei bat lagunek parte hartu dute gaur goizeko ekimenean.

Azkoagan elkartu dira goizean, eta azalpen batzuk jaso orduko, basalandare jangarrien bila joan dira. Ondo identifikatu, eta jatekoak zirenak batu dituzte: asunak, plantainak, milloriak, elorri zuriko loreak, ilena... Guztiak, saskian sartu, eta elkartera joan dira, horiek kozinatzeko asmoarekin. 

Menu goxoa kozinatu dute: patatak malbarekin, arroza asunekin eta azenarioarekin; intsusa loreak tenpuran, olibakin eta plantainarekin egindako patea, eta intsusa loreekin eta ur freskoarekin egindako ur aromatizatua. "Entsalada koloretsuak egin ditugu. Ezberdinak eta osasuntsuak", esan du Irati Mujikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak