Aramaioko bost bertsolari lehian final laurdenetan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko mai. 6a, 18:25
Paula Amilburu Aramaioko bertsolaria bihar, zapatua, Dulantziko final laurdenean izango da.

Dulantzin jokatuko dute bihar, zapatua, Zigoitian etzi eta maiatzaren 14an Aramaioko kultura etxean.

Apirilaren 1ean abiatu zuten, Amurrion, XV. Arabako Bertso- lari Txapelketa eta Biasterin, Trebiñun, Legution eta Langraitzen jokatu zituzten, gero, final zortzirenetako kanporaketak; bihar, zapatua, abiatuko dituzte final laurdenetako kanpora- ketak, Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxeko aretoan.

Aramaion hirugarrena

Paula Amilburu izango da Aramaioko ordezkari bakarra biharko kanporaketan, eta etzi, berriz, Manex Agirrek, Peru Abarrategik eta Xabi Igoak jardungo dute bertsotan, Zigoitiko kultura etxeko kanporaketan, 17:30ean hasiko da hori ere.

Maiatzaren 14an, berriz, Aramaioko kultura etxean izango da final laurdenetako azken kanporaketa eta herriko bertsolari bakarra igoko da taularen gainera: Andere Arriolabengoa. Maiatzaren 28an abiatuko dituzte finalaurrekoak, Araian, eta Gasteizen jokatuko da finala, ekainaren 11n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak