Uztailaren 6tik 22ra bitartean egingo diren udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik dago.
2 eta 12 urteko umeak
Umeen kasuan, maiatzaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera. ES38 30350161 29 1610004897 kontu korrontean sartu beharko da dirua; ondoren, eskaera orria eta bankuko agiria ludotekan entregatu beharko dira.
Prezioa: lehenengo umeak 70 euro, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 40 euro. Udalekuak uztailaren 6tik 22ra bitartean izango dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean –autobusa egongo da auzokoendako–. 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako udalekuak izango dira.
Begiraleak
Aldi berean, udalekuetarako begiraleak ere nahi ditu Udalak. Begirale izateko 17 urtetik gorakoa izatea eskatuko dute. Egutegia izango da uztailaren 6tik 22ra, 09:30etik 13:30era. Udalekuetako programazioa lantzeko formazioa egingo dute ekainaren 11n; bada, derrigorrezkoa izango da asistentzia. Begiraleek 400 euroko soldata jasoko dute udalekuetan lan egiteagatik. Baloratuko dute: begirale titulua eta magisteritza ikasketak; EGA izatea; umeekin esperientzia; eta, Aramaiokoa izatea. Interesatuek maiatzaren 31a baino lehen eman beharko dute izena –egon Ana Muñoarekin, ludotekan arratsaldez, edo 945 44 53 74 zenbakian–.