Gazte Eguneko bazkarirako txartelak eguenera arte eros daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 4a, 11:30

Bidelapurrak 2018an.

Zapatuan ospatuko dute Gazte Eguna Aramaion. Hitzaldiak, bazkaria, musika... izango dute.

Zapatuan, maiatzaren 7an, egingo dute Gazte Eguna Aramaion. Egitarau zabala prestatu dute. Goizean hitzaldia egingo dute sare sozialen erabileraren inguruan.

Bazkaria: paella beganoa

14:30ean bazkaria egingo dute eskolako patioan. Bazkarirako txartelak 10 euroren truke eros daitezke Aramaioko Añai tabernan eta Arrasateko Jai Zale tabernan. Txartelak eguenera arte eros daitezke. Gazte Asanbladako kideak ibiliko dira bazkaria prestatzen: paella beganoa egingo dute, eta horrez gain postrea eta kafea ere egongo da.

Pilota partiduak

Arratsaldean pilota partiduak izango dituzte kanpoko frontoian: emakumezkoen eta gizonezkoen partiduak.

Musika kontzertuak

Eguna musikarekin amaituko dute: Bidelapurrak eta Dirty Old Gasteiz taldeak igoko dira taula gainera. Eguraldi onarekin eskolako kantxan egingo dituzte kontzertuak. 01:00etatik aurrea Dj-ak jarriko du musika Añai tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak