Arabako haurren eta gaztetxoen eskolarteko bertsolari txapelketa martxan da. Adinaren arabera, bi taldetan banatuta egingo dituzte saioak: 14 urtetik beherakoena, batetik, eta 14 eta 18urte bitartekoena, bestetik.
Gaztetxoen topaketa
14 eta 18 urte bitartekoek hiru kanporaketa izango dituzte, eta ondoren finala. Hiru horietako bat Aramaion izango da; hain zuzen, maiatzaren 6an, barikua. 18:30ean hasita jokatuko dute kanporaketa, udaletxean. Iraide Onaindia, Ane Arexolaleiba,Txomin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Maddi Agirre izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Finala maiatzaren 21ean izango da, Gasteizko Lakua gizarte etxean, 12:00etan.
14 urtetik beherakoak
Txikienek maiatzaren 12ra arte dute lau kopla edo bi bertso idazteko aukera. Eskualde bakoitzean topaketa bat egingo da, eta aukeratutakoek idatzitakoa abestu beharko dute. Gorbeialdeko topaketa Aramaion izango da, maiatzaren 20an.