Kontsumo ohituren inguruan hausnartzeko asmoz dator aurten ere Lorabarri Astea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko api. 28a, 15:00

2020ko Lorabarri azoka

Lorabarri astea egingo dute maiatzaren 4tik 14ra bitartean. Askotariko hitzaldiak, tailerrak eta bisitak egingo dituzte.

Kontsumo gaien eta ohituren inguruan gehiago sakontzeko asmoz, indarberrituta dator Lorabarri Astea. Maiatzaren 4tik 14ra bitartean egingo dute. Datorren eguaztenean hasiko dute astea, Adrian Almazan Fisikan lizentziatuak eta Filosofian doktoreak egingo duen hitzaldiarekin. Araba Bizirik! plataformak antolatu duen hitzaldi zikloaren barruan egingo du solasaldia Almazanek, eta, hori aprobetxatuta, Aramaiora ere etorriko da.

Elikadura oinarri duen baina beste esparru batzuetara ere zabalik dagoen ekimena da Lorabarri. "Kontsumoaz ari garenean, ez dugu elikaduraz bakarrik berba egiten. Energia ere kontsumitzen dugu, eta baliabide naturalak dira. Beste eremu horietan ere burujabe izateko baliabideak eman nahi ditugu", azaldu du Lorabarri Asteko antolatzaile Irati Mujikak. Azken finean, kontsumo ohituren inguruan hausnartzeko astea izaten da Lorabarri. "Autonomian eta burujabetzan aukerak eskaini nahi ditugu", gehitu du.

Egitaraua

  • Maiatzak 4. 18:30ean, hitzaldia Sastiñan: Crisis energetica (y de materiales) y falsas soluciones. Adrian Almazan.
  • Maiatzak 7. 11:00etan, auzolana: Andramariko eskailerak txukundu.
  • Maiatzak 7. 20:00etan, dokumentala, kultura etxean: Peregrino modernoen oporrak. Aimar Uribesalgo.
  • Maiatzak 8. 10:30ean, Basalandare jangarriak ezagutu eta bildu; 13.30ean, kozinatu eta dastatu Azkoagan. Clara Gutierrez.
  • Maiatzak 10. 18:30ean, hitzaldia Sastiñan: Sistema elektrikoaren oinarriak eta gure etxeko faktura. Nola ulertu? zer egin dezakegu? Jon Toña eta Iraia Jauregi.
  • Maiatzak 11. 17:30ean, tailerra jubilatuen elkartean: Lixiba garbigarri likidoa eta ontzi garbigailurako pastilla. Izpiliku kosmetika naturaleko kideekin.
  • Maiatzak 12. 18:30ean, tailerra Sastiñan: Hazien landaketa, nola aukeratu landare egokienak haziak lortzeko. Marc Badal.
  • Maiatzak 13. 18:00etan, plazan karpa muntaketa; 19:00etan, ekonomatoan produktu dastaketa.
  • Maiatzak 14. Lorabarri Azoka eta Salaberriko agestoire bisita.

Informazioa eta erreserbak: aramailurkt@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak