Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia jaialdia egingo dute maiatzean zehar Gasteizen, baina baita Araba guztian ere. Hainbat herritan egingo dituzte ekintzak; tartean, Aramaion.
Astelehenean, parkean
Astelehenean, maiatzaren 2an, egongo da poesiaz gozatzeko aukera. Lehenengo hitzordua eskolan izango da, 15:00etan; ondoren, aldiz, herritar guztiei zuzendutako errezitaldia egingo dute Bañera parkean. Rosi Puelles, Elisa Rueda, Loli G. Garcia eta Jose Laconcepcion izango dira poetak. Emanaldia doan izango da.
10 urteko ibilbidea
Hamar urte bete ditu aurten Nazioarteko Poesia jaialdiak. Ondo errotuta dagoen ekimena da. Bada, errezitaldiez gain, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte. Kristalezko orrialdeak jardueraren bitartez ostalaritza eta merkataritzako erakusleihoak poesiaz idatzi nahi dituzte. Gainera, lau lehiaketa jarri dituzte abian: Amaren eguna; Poesia paperezko ahozapi batean; Bertsoaren izkina; eta, Hitzapean askatasuna.