Ametzuako errepidea, konponduta eta zabalik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko api. 8a, 09:37

Errepidea, konponduta.

Abenduko euriteen ondorioz errepidea apurtuta eta itxita zegoen.

Ametzuako errepidea konpondu dute dagoeneko. Azken asteetan ibili dira lan horiek egiten Excavaciones Arrasate enpresakoak; hain justu, 31.327 euroko aurrekontua izan du lanak.

"Errepide azpiko lurra mugitu eta jausi egin zen, eta, ondorioz, errepidea jausi egin zen, abenduaren 10ean", azaldu du Aramaioko Udaleko arkitekto tekniko Oier Ezquerrak.

Harri-lubeta egin dute

Goitik behera eroritako lurra errepidetik kendu, eta errepide azpia egonkortzeko harri-lubeta egin dute lekuan. "Harrizko horma egin eta hormigoiarekin egonkortu dute errepidea", dio Ezquerrak. Lanak bukatuta daude, eta errepidea zabalik. Hormigoiarekin utzi dute errepidea, baina aurrerago asfaltatzeko aukera egongo da. Nabarmendu behar da bidea itxita egon den hilabeteetan han bizi diren auzotarrek goiko bidetik egin behar izan dituztela sartu-irtenak. "Zorionez, ez zen inor bakartuta geratu", gehitu du arkitekto teknikoak.

Beste baso pista batzuk

Abenduko euri jasen ondorioz Aramaioko beste hainbat errepide eta baso pista ere kaltetu ziren. Arragako bidegurutzean lur-jausia gertatu zen, baina kasu hartan, errepidea ez zen apurtu. Hortaz, lurra kendu eta berriro ere erabilgarri geratu zen errepidea. "Pista asko ditugu hondatuta", dio.

Aramaioko Udaleko Ingurumen zinegotzi Santi Balantzategik dio baso pistak konpontzeko lehentasunak zehaztu dituztela; izan ere, 35 bat intzidentzia dituzte jasota: "Lehentasunak markatu ditugu eta laster hasiko gara konpontzen. Gertatzen dena da eremu batzuetara ezin dela sartu oraindik, lurra oso umel dagoelako edo paraje eskasa delako. Sikatu ahala hasiko gara".

Basoren bat bota behar den edo baso garrantzitsuren bat dagoen... Horiek izango dira lehentasunak jartzeko irizpide batzuk.

Inoizko kalte handienak

Neguan beti izaten dira kalteak euriaren ondorioz, baina Ezquerrak dio aurtengoa neurriz gorakoa izan dela. Kalte handiak izan zituzten abenduko euriteen ondorioz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak