Ipuin lehiaketa eskolako zikloka banatuta dago: lehenengo ziklokoek taldeko ipuinak aurkeztuko dituzte, eta bigarren eta hirugarren ziklokoak banakako ipuinak egingo dituzte.
Mikroipuin lehiaketa nerabeei, gazteei eta helduei zuzenduta dago. Gehienez, 100 hitzez osatutako lanak izan beharko dira.
Euskarazko lanak
Ipuinak eta mikroipuinak euskaraz izan beharko dira, eta inoiz argitaratu gabeak.
Lanak aurkezteko modua
Lanak kartazal-handi batean sartu beharko dira, gainean Txirritola ipuin lehiaketa jarri beharko da eta barruan egilearen datuak: izen-abizenak, jaiotze-data eta telefonoa edo emaila.