Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatu zuten zapatuan Pasaian. Han izan ziren Aramaioko trikitilariak eta pandero-joleak. Aramaioko 25 bat musikari joan ziren, autobusean, Bergarakoekin eta Antzuolakoekin batera.

Goizean Pasaian egin zuten kalejira, eta bazkaltzera Trintxerpera joan ziren. Ondoren, Trintxerpen kalejira erraldoia egin zuten. Aramaioarrak "oso gustura" egon ziren Euskal Herriko Trikitixa Egunean.