Dirulaguntza oinarriak onartuta, eskaerak egiteko unea da orain

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko martxoaren 28a

2018ko Gantzagako jaiak.

Kultura, kirola eta gizarte arloetako laguntzak eta auzoetako jaiak antolatzeko laguntzak onartu dituzte.

Publikatu dute kultura, kirol eta gizarte arloetako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak egin nahi dituztenek apirilaren 7ra arte izango dute horretarako. Oinarriak osorik ikus daitezke Aramaioko Udalaren webgunean.

Jaiak antolatzeko laguntzak

Horrez gain, auzoetako jaiak antolatu eta egiteko dirulaguntzak ere onartu dituzte dagoeneko. Jaien kasuan, bi epe zehaztu dituzte eskaerak egiteko: ekainaren 1era arte eta irailaren 1era arte. Eskatzaile bakoitzak erabakiko du noiz egin nahi duen eskaera. 13.500 euro dituzte laguntzetan emateko, eta helburua auzoetako jaiak eta erromeriak antolatzeko laguntzak ematea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak