Mendi ibilaldia eta Sagardotegian bazkaria, Orixolek apirilaren 2rako antolatu duen irteera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko martxoaren 25a

Argazkia: senderioja.es

Mendi ibilaldia eta sagardotegian bazkaria antolatu du Orixolek apirilaren 2rako, zapatua.

Asmoa da Pasaiatik Donostiara oinez joatea eta ondoren Hernaniko Otsua-enea sagardotegian bazkaltzea. Ibilbideak 8,35 kilometro izango ditu, eta 325 metroko desnibela. Edukiera mugatua egongo denez, ezinbestekoa izango da lekua erreserbatzea.

Horretarako, transferentzia egin 3035 0161 28 161100 5178 kontu korrontera, eta ondoren mezua idatzi orixolme@hotmail.com helbidera izen-abizenekin eta transferentziaren ordainagiriarekin. Prezioa da –sagardotegia eta autobusa–: bazkideek 55 euro eta ez-bazkideek 60 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak