Su-itzalgailuak hustu dituzte kiroldegian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko martxoaren 22a

Argazkia: Aramaioko Udala.

Domeka arratsaldean kiroldegira sartu eta jarrera desegokia erakutsi zuten zenbaitzuek. Egindakoa garbitzeko zerbitzu berezi bat kontratatu du Udalak.

Domeka arratsaldean kiroldegira sartu eta su-itzalgailuak hustu zituzten zenbaitzuek. Ondorioz, kiroldegia itxi behar izan zen eta zerbitzu berezi bat kontratatu.

Egoerarekin kezkatuta dago Udala

Horren harira, Aramaioko Udalak erabaki du 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako mutilen gurasoekin bilera bat egitea. Helburua da azkenaldiko jarrerak aztertu eta konpontzea, eta beharrezkoa bada neurri zorrotzagoak hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak