Umorezko aste bukaera izango dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mar. 18a, 08:00

Ikuskizunetan batutako dirua Aita Mari proiektura bideratuko dute.

Umorezko aste bukaera izango dute oraingoan Aramaion: AlgAramaio. Gaur hasiko dituzte ekintzak, gaztetxoei zuzendutako dantzaldiarekin.

Kiroldegian izango da, 17:30ean, Ind-Jones musikariaren saioa.

Bi antzezlan

Bihar, zapatua, helduei zuzendutako Me too antzezlana eskainiko dute kultura etxean. Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi izango dira protagonistak. Sarrera 5 euro izango da eta lortutako dirua Aita Mari proiektura bideratuko dute.

Domekan ere umoreari eutsiko diote, Trokolo teatro taldearen eskutik. Txus & Txu antzezlana egingo dute, familia osoari zuzendutakoa. Sarrera 2 euro izango da eta, zapatuko saioan egingo duten moduan, jasotako dirua Aita Mari proiektura bideratuko dute.

Sarrerak aurrez erosi behar dira, online, entradium.com atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak