Arabako Diputazioak oinezkoak babesteko seinaleak jarriko ditu, zutikakoak eta lurrean margotutakoak, auzoan abiadura murrizteko.
Azkoagako auzotarrek sarritan eskatu izan dute Azkoaga eta Barajuen lotzen dituen errepidean –A4022– abiadura murrizteko badenak jartzea. Bada, badenik ez, baina seinaleak jarriko dituzte. Toki zehatz batzuetan, oinezkoak babesteko, abiadura 40ra murrizteko dioten seinaleak jarriko dituzte.