Gaurtik aurrera kiroldegia ohiko ordutegian egongo da zabalik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mar. 14a, 10:28

Azken bi urteetan kiroldegia erabilera librerako itxita egon ostean, gaurtik aurrera berriro ere zabalik egongo da.

Pandemia egoeran kiroldegia itxita egon da erabilera librerako; bakarrik, jarduera konkretuetarako zabaldu dute. Bada, gaurtik aurrera, berriro ere zabalik egongo da kiroldegia.

Erabilera ordutegia

Ordutegia izango da:

  • Astelehenean, 17:00etatik 21:00era.
  • Asteartean, 17:00etatik 21:00etara.
  • Asteazkenean, 17:00etatik 21:30era.
  • Ostegunean, 17:00etatik 21:00etara.
  • Ostiralean,  17:00etatik 21:30era.
  • Larunbatean, 16:00etatik 20:00etara.
  • Igandean, 10:00etatik 13:00etara.

Gogoratu behar da herriko kirol elkarteek eta hainbat eragilek kiroldegia erreserbatuta dutela euren jarduerarako. Hori horrela, ordu libretan egongo da zabalik kiroldegia herritarrendako.

Ordu libreak dira:

  • Astelehena: 17:00etatik 18:0etara.
  • Osteguna: 17:00etatik 18:3era.
  • Ostirala: 17:00etatik 18:0etara.
  • Larunbata: 16:00etatik 20:00etara –asteburuaren arabera, partidua egon daiteke–.
  • Igandea: 10:00etatik 13:00etara –asteburuaren arabera, partidua egon daiteke–.

Edukiera eta distantzia

Edukiera mugarik ez dago; hala ere, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea gomendatzen dute, eta jende pilaketak saihestea.

Maskararen erabilera

Maskararen kasuan, espazio itxietan, 6 urtetik gorakoek maskara jantzi beharko dute. Hala ere, lehiaketa prestatzeko entrenamenduetan eta jarduera fisikoa egiterakoan ez da zertan maskararik jantzi behar. Aldageletan maskara jantzi beharko da, dutxa hartzerako orduan izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak