2011n, 2010ean eta 2009an jaiotako gazteei zuzendutako abentura izango da. Gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute, beste behin. Euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeaz gain, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutuko dute, gainera.
Interesatuek apirilaren 1era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Online dagoen galdetegia bete beharko da, eta, edukiera mugatua izango denez, Lautadako eta Gorbeialdeko eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.
Bi eskualde horietako gazteendako 45 eurokoa izango da prezioa; eta gainontzekoendako, 60 euro.