Correosek Onarpen sistema izeneko zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzu horren bitartez, postariak hainbat eginkizun beteko ditu banaketa-zerbitzua egiten dabilen bitartean.Gogoratu behar da, gaur egun, Correosek ez duela bulegorik Aramaion.
Ondokoak dira eskatu daitezkeen zerbitzuak:
- Paketeak bidaltzea
 - Ordainagiriak ordaintzea
 - Isunen ordainketa
 - Ziurtagiriak bidaltzea
 - Zigiluen salmenta –gutxienez bost–
 - Gutun-azal eta bilgarrien salmenta
 - Gutun arruntak bidaltzea
 
Ordainketa eskudirutan edo Visa bidez egin daiteke.
Kontsultak egiteko
Kontsulta edo zalantzak argitzeko, deitu Arrasateko posta bulegoko 943 79 11 74 telefono zenbakira edo idatzi mondragon.guipuzcoa@correos.com helbidera.