Ipuinetako batean, esaterako, Ekaitz Etxeberriaren etxean gertatzen dena azaldu du. Ama urduri dago, kezkatuta. Mutikoak txantxa egiten du eskolako jolastokiko bareak ikusitakoan; "Ama, ama... ikusi duzu? Barraskiloak etxegabetzen ari dira!". Ez dakit ondo Ekaitzek ama zer pasatzen ari den!
Publikoarekin konektatzea lortu du Gorostiagak Aramaion, eta gogoa piztu du herrian egingo diren beste bi saioak entzutera joateko. Saio hasieran abisatu du: "Etortzen denak errepikatu egiten du".
Hurrengo saioa hilaren 17an izango da. Helduendako saioa egingo du Nicolas Buenaventurak, gazteleraz. Hilaren 23an, berriz, Ifigeneia Kakridoni greziarraren txanda izango da eta kasu honetan familiendako ikuskizuna izango da.
Kontalari debagoiendarrak ere badira Intujai teatrok antolatzen duen jaialdi honetan. Maider Alcelay, Igor Sala eta Dorleta Kortazar, hain zuzen ere. Amezketan, Ordizian eta Tolosan izango dira.