Ostadar taldeko umeek bulbo landareak landatu dituzte eskola ondoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko martxoaren 4a

Umeak landareak landatu ostean, totemaren ondoan. Argazkilaria: Alex Mendikute.

Arbel kooperatibak emandako landareak landatu dituzte.

Aramaixo Herri Eskolako Ostadar taldeko umeek bulbo landareak landatu dituzte eskola ondoan. Arbel kooperatibak oparitutako landareak, hain zuzen.

Landaketa egunean, gainera, Burgik bi eskultura jarri zituen eremu berean. Umeek, Ismaelen eta Burgiren laguntzarekin landatu zituzten landareak.

Bulboak noiz loratuko zain daude eskolako umeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak