Korrikako kilometroak erosteko interesa dutenek ekarpena egin dezakete

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mar. 3a, 13:34

Artxibo irudia.

Diru bilketa egingo dute bi kilometro erosteko.

Martxoaren 31n hasiko da Korrikaren 22. edizioa, Amurrion, eta, Aramaiotik pasako ez den arren, apirilaren 1ean Debagoiena zeharkatuko du.

Kilometroak erosteko interesa

Aramaioko Udalaren asmoa da Gipuzkoaren eta Arabaren arteko mugan bi kilometro erostea. Horretarako, diru bilketa egingo dute. Ekarpena egiteko interesa duten herriko elkarte, establezimendu eta norbanakoek Txirritola euskara elkartearen kontuan egin beharko dute diru sarrera: 3035 0161 21 1610004439 zenbakian.

Epemuga martxoaren 30a da.

Bertso saioa, gaur

Korrika Kulturalaren barruan, hiru bertso saio egingo dituzte. Gaur izango da lehenengoa, Sastiñan, 19:00etan: Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Danel Herrarte eta Peru de Pedro izango dira bertsolariak. Bestalde, gaur arratsaldean, Korrikako arropak salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak