Dagoeneko emakume askok egin dute proba; beste asko egiteko geratzen dira, hitzordua posta arruntez jaso dutenak, adibidez.
Nori zuzenduta
Programa hau 50 eta 69 urte arteko emakumeei zuzendutakoa da; eta, baita, bularreko minbiziko lehen mailako familia- aurrekariak dituzten 40 eta 49 urte bitarteko emakumeei ere.
Hurrengo txandarako prest
Posta arruntez jasotako gutunean agertzen den zitara agertu ezean, bigarren zita bat jasoko du emakumeak etxean. Bi urtetik behin egiten den prozesua da; eta, nahiz eta proban parte hartu ez, programaren barruan geratzen da hurrengo txandarako.
Onurak
Goiz detektatzearen onurak dira: tumore txikiak detektatzen ditu sintomak eman edo ukitu ahal izan aurretik; eta, bizi kalitatea hobetzen du hain erasokorrak ez diren tratamenduen bitartez.