Irudimenak eta umoreak bat egin dute mozorro lehiaketan

Aitor Agiriano Arrese 2022ko otsailaren 26a

Frontoitik plazaraino joan dira kuadrillak kalejiran eta aurrez prestatutako ikuskizunak eskaini dituzte bertan. Zazpi taldek parte hartu dute mozorro lehiaketan eta herriko talde soziokulturaletako ordezkariek osatu dute epaimahaia.

Haurren kategorian, Aramaioko kalekuak taldeko kideek irabazi dute lehen saria, 150 euro. Bigarren saria, berriz, Desberdinak taldeak eskuratu du eta 90 euro jaso dituzte sari moduan. Helduen kategorian hiru sari banatu dituzte: originaltasunaren saria jaso du Negozio borobila emanaldia eskaini duen familiak, 90 euro eskuratuz. Bestetik, Beleak bele show taldeak lehen saria eskuratu du, 150 euro; eta, bigarren saria, Benidorm-benidorm taldearentzat izan da. Azken hauek, 90 euro jaso dituzte sari moduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak