Mamma mia! izango da jaialdiaren gaia. 70eko hamarkadako garaia irudikatuko dute kultura etxean; protagonista, baina, trikitia izango da.
Trikiti taldeen soinu entzutetsuenak eramango dituzte oholtza gainera, eta jaialdia amaitzeko Mamma mia joko dute.
Sarrerak 3 euroren truke jarri dituzte salgai. Aurrez saldu ez direnak gaur eskuratzeko aukera egongo da.