Hala, dagoeneko zabalik dago mozorro lehiaketan izena emateko epea. Otsailaren 25era arte egongo da horretarako aukera.
On-line dagoen eskuorria bete eta kultura etxean entregatu beharko da; eta egunean bertan entregatzeko aukera ere egongo da.
Zapatuan 17:30ean hasiko dute kalejira, frontoitik, eta 18:00etan mozorro lehiaketa egingo dute plazan. Mozorro lehiaketaren gaia librea izango da eta bakarka edo taldeka –lau lagun, gutxienez– parte hartzeko aukera egongo da. Haurren saria, 14 urtetik gorakoena eta originalena sarituko dituzte.