Uemak antolatzen dituen Salto udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ots. 12a, 10:00
Artxibo irudia.

Martxoaren 31ra arte eman beharko da izena, ekainaren 27tik uztailaren 3ra egingo diren udalekuetan.

UEMAk antolatzen dituen Salto udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. Martxoaren 31ra arte eman beharko da izena, ekainaren 27tik uztailaren 3ra egingo diren udalekuetan.

Bi taldetan, Leitzara

Udaleku ibiltaria izango da Salto. Bi zutabe irtengo dira, 50 lagunekoak: zutabe bat Tolosatik irtengo da eta bestea Etxarri Aranatzetik. Bi taldeak Leitzan elkartuko dira laugarren egunean, eta Leitzan egingo dituzte azkeneko egunak denek elkarrekin.

Nola eman izena

Udalekuak zuzenduta daude 2004tik 2007ra bitartean jaiotako gazteei. Udalerri euskaldunetako gazteak elkar ezagutzeko modua izango da. Udalekuetako prezioa 95 euro izango da, eta izena eman beharko da www.uema.eus wbgunean, 943 81 66 99 telefono zenbakian edo arnasguneak@uema.eus helbidera mezua idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak