Urtarrilean hastekoa zen txapelketa baina egoerak baldintzatuta data atzeratzea erabaki zuten bertsozale elkartean.
Amurrion hasiko dute txapelketa, apirilaren 1ean eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen.
Lau fase izango ditu
Txapelketako lehia lau fasetan banatuko da: final zortzirenak 30 bertsolarirekin jokatuko dute, final laurdenak 18rekin, finalerdiak 12rekin eta finalera sei bertsolari iritsiko dira.
Gaiak jartzen eta aurkezle lanetan, aldiz, 11 lagun ibiliko dira eta bertsolarien lanak epaitzen sei lagun.
2021ean jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketa binakako formatuan jokatu zuten. Ekitaldi hartan, maiatzean Legution jokatutako finalean, Manex Agirre eta Martin Abarrategi aramaioarrek jantzi zuten okasiorako bordatutako txapela.