Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela ateratzeko ikastaroa egingo dute Arbelen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko otsailaren 10a

Martxoan egingo dute ikastaroa.

Ortuan erabiltzen diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesional txartela ateratzeko ikastaroa egingo dute Arbel Kooperatiban martxoa hasieran. Erabiltzaile eta erosle guztiei zuzendutako ikastaroa da.

25 orduko iraupena izango du ikastaroak eta Arbeleko bazkideek prezio berezia izango dute.

Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko Arbeleko arduradunekin harremanetan jarri beharko da: arbel@arbel.eus helbidera idatzita, edo 945 44 51 19 eta 656 78 95 89 telefono zenbakietara deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak