Arabako Aldundiak antolatzen duen +55 Elkartegiak ekimenaren barruan hainbat saioa egingo dituzte; horien artean, zoru pelbikoa lantzen ikasteko tailerra egingo dute. Otsailaren 15ean eta 22an izango da tailerra.
Plaza mugatuak direnez lehentasuna izango dute 55 urtetik gorako pertsonek.
Izena eman behar da
Tailerrean parte hartu gura duenak izena eman beharko du otsailaren 14a baino lehen, udaletxean –945 44 50 16 telefono zenbakian– edo emailez –itxasokultura@gorbeialdea.eus– helbidean. Ania Ibisate fisioterapeuta izango da tailerra gidatuko duena.
Tailerra kultura etxean izango da, 18:00etan.