Santa Ageda bezpera ospatuko dute gaur eskolako umeek. Ohitura zaharrari eutsiz, auzoetan eta erdigunean ibiliko dira kantuan. Lehen Hezkuntzako ikasleak bost taldetan banatuta irtengo dira auzoetara, eta Haur Hezkuntzakoak bi taldetan ibiliko dira Ibarran. Talde bat eskola inguruan ibiliko da kantuan eta bestea, herriko kaleetan; azkenik, okindegi parean elkartuko dira bi taldeak.
Santa eske herrikoia
Bestalde, santa eske herrikoia bihar egingo dute, zapatua. Ohitura zaharrei eusteko konpromisoa hartu dute aurten ere, eta, osasun egoerak baldintzatutako ekitaldia izango den arren, kalera irtengo dira abestera. Aldaketa batzuk izango ditu ekitaldiak: goizez bakarrik irtengo dira, eta aurten ez dute bazkaririk egingo. Hiru taldetan banatuta ibiliko dira: bat herriko kaleetan eta beste biak auzoetako ibilbidea eginez.
09:30ean plazan elkartuko dira. Bertso eskola, Papargorri, Trikitixa Eskola eta Alaiak erretiratu elkartea dira antolatzaileak