Eski irteera egingo dute martxoaren 11tik martxoaren 13ra arteko aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urt. 31a, 13:09

Argazkia: formigal-panticosa.com

Orixol mendizale elkarteak antolatuta izango da. Otsailaren 9a baino lehen eman beharko da izena.

Orixol mendizale elkarteak eski irteera egingo du martxoan. Formigalera joango dira, martxoaren 11tik 13ra bitartean. Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da.

Martxoaren 11tik 13ra

2 gau Jakan, bi gosari, bi forfait eta autobusa izango da eskaintza. Prezioa izango da 140 euro Orixoleko bazkideendako eta 150 bazkide ez direnendako.

Martxoaren 11n, barikua, frontoitik irtengo dira 18:30ean; eta, itzulera, 16:30ean izango da, Formigaletik.

Aukeran dauden gehigarriak

Irteerako prezioari hainbat gehigarri gehitzeko aukera egongo da.

  • Eskiak, botak eta bastoiak: 23,5 euro (bi egun).
  • Snow taula eta botak: 27,5 euro (bi egun).
  • Kaskoa: 7,50 euro (2 egun).
  • Eski asegurua: 8 euro (2 egun).
  • Covid asegurua: 5 euro.

Nola eman izena

Lekua hartzeko transferentzia egin behar da 3035 01 61 28 1611005178 kontu korrontera, eta ondoren mezua bidali orixolme@hotmail.com helbidera. Mezuan zehaztu izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, gehitutako aukerak eta ordainketaren ziurtagiria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak