Arabako Aldundiak hainbat lan egingo ditu Untzilla-Kataia errepidea hobetzeko; hain zuzen, A-3920 errepidearen trazadura hobetzeko eta zabaltzeko lanak egingo dituzte.
Lan horiek egiteko, lursail batzuk desjabetu egingo ditu Aldundiak.
Titularren zerrenda
Desjabetuak izango diren ondasunen eta eskubideen titularren zerrenda bidali du Aldundiak Aramaioko Udalera. Dokumentua ikusgai jarri dute udaletxe azpian, ediktuen taulan.
Desjabetze aktak
Desjabetze aktak sinatuko diren eguna ere zehaztu dute dokumentuan: otsailaren 14an sinatuko dituzte desjabetzeak.